22 urteko mutil gazte bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Ertzaintzak Zarautzen (Gipuzkoa), adingabekoen aurrean masturbatzea eta exhibizionismo delitua egitea leporatuta.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, aste hasieran abiatu zuten ikerketa, gizonezko batek emakumeen aurrean -batik bat adingabekoen aurrean- exhibizionismo praktikak egiten zituela agertzen zuten zenbait salaketa jaso ondoren. Halaber, salaketa horietan ematen ziren arrastoei erreparatuta ondorioztatu zuten pertsona bera zela kasu guztietan.
Hain justu, arrasto horiek aintzat hartuta zainketa sarea jarri zuten martxan ordu arte exhibizionismo gertakariak jazo ziren lekuetan. Herrizaingo Sailaren arabera, atzo arratsaldeko hiruak aldera Itxasmendi auzoan zainketa lanetan ari zen ertzain batek, bi adingabekoren aurrean masturbatzen ari zen gazte bat ikusi zuen. Ertzaina ikustean alde egiten saiatu zen mutil gaztea, baina ondoko kale batean atxilotu zuten.
Ertzain etxean daukate atxilotua, epailearengana eramateko zain.
Gizartea
22 urteko mutil gazte bat atxilotu dute Zarautzen, adingabekoen aurrean masturbatzea leporatuta
Exhibizionismo praktiken hainbat salaketa izan dira astean zehar Zarautzen, eta horien ildotik atxilotu dute gaztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu