Emakumeen kontrako indarkeria

22 urteko mutil bat atxilotu dute Donostian, emakume bat bortxatu duela egotzita

Larunbat goizean izan zen ustezko erasoa, Loiola auzoan. Gizonezkoa ekainean ere atzeman zuten, emakume bati sexu ukituak egin zizkiolakoan.

2008ko urriaren 27a
18:29
Entzun
Lehengo larunbat goizean neska bat bortxatu zuela leporatuta, Ertzaintzak 22 urteko mutil bat atxilotu du gaur Donostian. Hirian bertan izan zen ustezko bortxaketa, Loiola auzoan, eta emakumeak parte sartu zuenetik ari zen Ertzaintza kasua ikertzen.

Larunbatean goizeko bost eta erdiak aldera izan zen bortxaketa, emakumea taxi batetik jaitsi eta etxera zihoala, biktimak berak esan duenez.

Mutil gaztea ekainean ere atzeman zuten, Donostian orduan ere, emakume bati sexu ukituak egin zizkiolakoan.

Ainhoa Beola Udaleko Berdintasunerako zinegotziak salatu egin du erasoa, eta jakinarazi du hiriko Emakumeen Foroa "seguruak ez diren tokien mapa" egiten ari dela, "hiri seguruagoa lortu ahal izateko".

Beolaren ustez, "gizonezkoek eta emakumezkoek ezin dute berdin bizi Donostian, ez daukate askatasun bera".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.