Bilboko udaltzainek 21 urteko mutil bat —S.A.— atxilotu dute, neska-lagunari labana batekin heriotza mehatxua egin diola leporatuta. Emakumearen sei urteko semeari ere mehatxu bera egin diola esan du Udaltzaingoak.
Larunbatean izan zen gertaera, Otxarkoaga auzoan, Txotena kaleko etxe batean. Emakumeak etxetik ihes egitea lortu zuen, eta kalean eman zien erasoaren berri udaltzain batzuei. Ondoren atzeman zuten gizonezkoa.