2030eko euskal hiztunak: errealitate «eleaniztun» batean sareak ehuntzen

Sabino Arana fundazioak eta Euskaltzaindiak euskal hiztunen geroa irudikatzeko gogoeta saio bat egin dute. Gazteei begira jarri behar dela nabarmendu dute, haien pentsatzeko era zein den ulertzeko

Sabino Arana fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatutako mintegia, atzo. MONIKA DEL VALLE / FOKU.
arantxa iraola
2022ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
«Nola irudikatzen ditugu 2030eko euskaldunak? Zelan etorkizuneko euskal hiztunen komunitatea?». Sabino Arana fundazioko presidente Mireia Zaratek egin zuen atzo galdera, fundazioak Euskaltzaindiarekin batera itaun horren inguruan gogoeta egiteko Bilbon egin zuen mintegiaren hasieran. Atzetik, Andres Urrutia euskaltzainburua, Soziologian doktore Xabier Barandiaran, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria, Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratz eta EHUko irakasle Elixabete Larrinaga aritu ziren. Hitz bat hartu zuten ahotan solaskide ia denek: «eleaniztasuna». Errealitate «eleaniztun» batean erlazioak ehuntzen jardutea izango da euskal hiztunen erronketako bat.

Helburu hori lortze aldera, Urrutiak esan zuen akademia prest dagoela «etorkizuneko orientabideei buruz hausnartzeko jarraibideak bilatzeko». Esparru «plural eta konplexu» bat irudikatu zuen Barandiaranek, eta iragarri zuen hor aurrera egiteko «adostasun zabalak» bilatu beharko direla: «Euskara mundu berri horrekin lotu behar dugu». Ildo berean, Zupiriak adierazi zuen «lingua franca» ingelesa izango dela, eta «euskararen presentzia» sustatu egin beharko dela hor. Horretarako, arrakalak bilatu beharko dira ahal den toki guztietan, baita aspaldi eraikita dauden murru gotorretan ere: «Estatu espainiarrak ez du inongo kezkarik eleaniztasunean, ez dauka beste hizkuntzekiko errespeturik». Eta gazteei begira jarri beharko da: «Hor azpian dagoen pentsamendua aztertu eta ondorioak ateratzeko».

Alde horretatik, Bildarratzek argudiatu zuen euskarazko hezkuntzaren inguruan gizarteak duen pertzepzioa «ona» dela, eta gerora ere eskoletako «eraldaketa pedagogikoek» lagunduko dutela bidean aurrera egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.