2022an 53 milioi euro fakturatu ditu LKS Next-ek

2023ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
OÑATI. Hazkunde prozesu betean da LKS Next aholkularitza taldea. Mondragon kooperatibako taldeak inoizko emaitzarik onenak izan zituen iaz: 53 milioi euro fakturatu zituen (+%28,8). Atzo eman zituen datuok Elena Zarraga aholkularitza taldeko zuzendariak, urtean behin Oñatin egiten duten batzarrean, eta iragarri zuen taldea handitzeko asmoa dutela.

Taldeak bi helburu zehaztu zituen 2021ean onartutako Plan Estrategikoan: hiru urteko epean 56 milioi euroren salmentak lortzea eta berrehun enplegu gehiago sortzea. Garai hartan bostehun langile inguru zituen, eta, egun, 670 inguru. Bada, aurreikusitako epea baino urtebete lehenago beteko dituzte bi asmo horiek. «Nahiz eta egoera ekonomikoa makala den, etenik gabe hazten ari da LKS Next», adierazi zuen Zarragak.

Taldea Espainiako merkatuko ehun enpresa teknologiko indartsuenen artean sartu da aurten. Enpresak zibersegurtasunaren, azpiegitura teknologikoen, konputazio kuantikoan oinarritutako enpresa txikien eta inteligentzia artifizialaren sektorean jarduten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.