2013an gizarte ekintzara bideratu beharreko aurrekontua onartuko dute gaur BBK-k, Kutxak eta Vitalek, hurrenez hurren, Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzten batzar orokorretan. Murrizketa esanguratsuak egitea espero da, Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak berak asteon onartu baitu aurrekontua gutxitzea «ezin saihestuzkoa» izango dela eta gizarte ekintzak «garai hobeetara» itxaron beharko duela. Gizarte eragile ugarik protestak antolatu dituzte kutxen egoitzetako kanpoaldean, 15:00etan.
Kutxabanken etekinen beherakadatik dator murrizketa. Hiru kutxetako iturriek jakinarazi dute guztira ia 28 milioi euro izango dituztela gizarte ekintzarako; orain dela bi urteko ekarpenarekin alderatuta, %73 gutxiago izango da. BBK-k jarritako dirua, adibidez, 68 milioitik hamabostera pasatuko da. Bilduren ordezkariek iragarri dute etxe kaleratzeen auzia ere aterako dutela, beste ondasunik ez dutenen prozesuak gelditzeko; Gipuzkoan, Onkologikoa ere hizpide izango dute.
2013ko gizarte ekintzako aurrekontuak onartuko dituzte gaur hiru kutxek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu