200.000 euroko isuna galdegin dute Agour esnetegiaren kontra, kutsaduragatik

Enpresaren ondoko erreka kutsatu izana leporatzen diote esnetegiari. Bigarren aldiz heldu da Agour auzitara halako arrazoiagatik: 2023an, 6.000 euroko isuna ezarri zioten, gibelapenarekin.

Heletan da Agour esnetegia. GAIZKA IROZ
Heletan da Agour esnetegia. GAIZKA IROZ
Leire Casamajou Elkegarai.
2024ko azaroaren 22a
17:00
Entzun

200.000 euro, horietarik 100.000 gibelapenarekin: isun hori galdegin du prokuradoreak Heletako (Nafarroa Beherea) Agour esnetegiaren kontra; enpresaren eraikinaren ondoan kurritzen den erreka bat kutsatu izana leporatzen diote. Heldu den urteko martxoan jakinaraziko dute auziaren ilkibidea.

Zehazki, susmoa dute Heletara heltzen den Uhaitzaren ibaiadar Urxabaleta kutsatu zuela, 2022ko ekainetik 2023ko ekainera, hor nonbait. Erran dute esnearen tratamendu prozesuko lohiak uretara isurtzen direla errekaren ondoko araztegitik. Baionako Fiskaltzaren ustez, «isurketek kalte egiten diete uraren inguruneari, arrainen kalitateari eta amuarrainen errunaldirako guneei».

Hiru delitu horiengatik eskatu dio prokuradoreak auzitegiari 200.000 euroko isuna, eta baita 2023an enpresari jadanik ezarri zioten 6.000 euroko gibelapenezko isuna ezeztatzea ere. Hain zuzen, kutsaduragatik bigarren aldiz heldu da Agour auzitara: 2023ko ekainean, jadanik, ber arrazoiengatik zigortuak izan ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.