gizartea

20 urteko neska baten gorpua azaldu da Bilboko ibaian

Ertzaintzaren arabera, hildakoak ez du indarkeria zantzurik.

2011ko ekainaren 15a
18:51
Entzun

20 urteko neska baten gorpua azaldu da gaur goizean Bilboko ibaian, Zorrozaurre inguruan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez.

Goizeko bederatziak aldera herritar batek gorpua ikusi eta abisua eman du, eta Bilboko suhiltzaileek atera dute hilotza uretatik. Agiri pertsonalik ez dauka.

Ertzaintzak hildakoa identifikatzeari eta ikerketari ekin dio. Haren arabera, gorpuak ez du indarkeria zantzurik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.