2 urteko haur bat hil da Bilbon, seigarren solairutik erorita

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

jakes goikoetxea
2025eko apirilaren 17a
19:10
Entzun 00:00:0000:00:00

2 urteko ume bat hil da gaur arratsaldean Bilboko Otxarkoaga auzoan. Neska seigarren solairutik erori dela zehaztu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.

Ertzaintzak 17:20an jaso du abisua. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, baina umea bertan hil da.

Poliziak ikertzeari ekin dio zer gertatu den argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.