19 urteko neska bati sexu eraso bat egin diote Hazparneko jaietan

Biktima konorterik gabe topatu dute lagunek, kalean. Baionako ospitalera eraman dute.

Indarkeria matxistaren aurkako manifestazioa Baionan, iazko azaroan. PATXI BELTZAIZ
Indarkeria matxistaren aurkako manifestazioa Baionan, iazko azaroan. PATXI BELTZAIZ
Paulo Ostolaza.
2024ko ekainaren 23a
13:00
Entzun

France Bleuk argitaratu duenez, 19 urteko neska bati sexu eraso bat egin diote Hazparneko (Lapurdi) jaietan. Biktima konorterik gabe topatu zuten haren lagunek, kalean, larunbat goizaldeko 06:30 aldera. Baionako ospitalera eraman zuten, eta fiskaltzak jakinarazi du ikerketa abiatu duela gertatutakoa argitzeko.

Hipotesi guztiak zabalik ditu fiskaltzak; izan ere, biktima lagunengandik banandu eta kalean topatu zuten arteko tartea luze samarra izan zen. 

Mugimendu feministak eta tokiko erakundeek elkarretaratzera deitu dute gaur eguerdirako, erasoa gaitzesteko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.