19 urteko gazte bat atxilotu dute Agurainen, sexu eraso bat egotzita

Nafarroako Auzitegiak lau urteko kartzela zigorra ezarri dio 45 urteko gizon bati, bikotekideari tratu txarrak emateagatik, eta beste herri batean ere sexu eraso bat egiteagatik.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat. JAGOBA MANTEROLA/ FOKU
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat. JAGOBA MANTEROLA/ FOKU
edurne begiristain
2024ko azaroaren 27a
13:19
Entzun

Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo goizean Agurainen (Araba), sexu eraso bat egitea eta bikotekidearekiko urruntze agindua urratzea egotzita. Biktima ospitalera eraman zuten, zaurituta. Astearte goizaldean jaso zuten abisua larrialdietan, eta Ertzaintzak egun horretan bertan atxilotu zuen ustezko erasotzailea. Atxilotuak aurrekariak zituen indarkeriagatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizonezkoa gaur goizean utzi dute indarkeriaren arloko Gasteizko epaitegiaren esku.

Tratu txarrengatik zigortua

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak lau urteko kartzela zigorra ezarri dio 45 urteko gizon bati, bikotekideari tratu txarrak emateagatik eta Iruñerriko herri batean sexu eraso bat egiteagatik.

Fiskaltzak, akusazio partikularrak eta defentsak adostasunez eman dute epaia, eta gizona ohiko tratu txarren delituagatik eta sexu erasoen delitu batengatik zigortu dute. Aringarritzat jo dute biktimari «egindako kaltea konpondu izana»—erantzukizun zibil gisa, 30.000 euroko kalte ordaina eman zion— eta alkoholarekiko eta substantzia estupefazienteekiko mendekotasuna izatea.

Epaitegiak ebatzi duenez, gizona ezin izango da biktimarengana hurbildu 400 metrora baino gutxiagora, ez eta harekin komunikatu ere bederatzi urtean, eta, gainera, zaintzapeko askatasunaren neurria bete beharko du beste zortzi urtez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.