18/98 auziko azken hari muturra 24 urte geroago itxi da

2022ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Dena da ETA lelopean martxan jarritako euskal herritarren aurkako makrosumario handiena izan zen 18/98 auzia. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak abiatu zuen instrukzioa, 1998an, eta jomugan jarri zituen Orain, Ekin, KAS, Xaki eta Joxemi Zumalabe fundazioa. Zazpi urte geroago, 2005eko azaroan, 56 euskal herritarren aurkako epaiketa hasi zen, eta gehienei ETAkoak izatea edo ETArekin kolaboratzea leporatu zieten.

2007ko abenduan heldu zen epaia: Angela Murillo epaimahaiburuak armarik gabeko «terrorismoa» egotzi zien akusatuei. Bost auzipetu errugabetu zituen, eta gainerakoei, 47 laguni, lau urtetik 24ra bitarteko zigorrak jarri zizkien: guztira, 525 urte. Espainiako Auzitegi Gorenak zigorra arindu zien 2009ko maiatzean: 291 urteko kartzela zigorra ezarri zuen 38 lagunentzat.

Horien artean zen Nekane Txapartegi, auzi horrekin lotuta gelditzen zen azken hari muturra. Auziarekin lotutako azken presoa 2018an atera zen kalera: Joxean Etxeberria —12 urte egin zituen preso—. Garzonek auzia abiatu eta 24 urtera itxi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.