%16

2019ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EDUKIAK EUSKARAZ DITUZTEN WEBGUNEAK

Eskaintzari dagokionez, Interneteko domeinu nagusietan dauden Euskal Herriko webguneen %16k dituzte edukiak euskaraz. Lorea Arakistain PuntuEUS behatokiko kidearen arabera, horrek, baina, ez du ziurtatzen erabilera. Gainera, azaldu du azken urteetan «merkatuaren kontzentrazioa» gertatzen ari dela, eta «gehien erabiltzen diren» webguneak nazioarteko talde handien esku geratzen ari direla. «Eta horietan ez dago ziurtatuta euskara».

Burujabetza digitalaren garrantzia azpimarratu du Arakistainek: «Euskaldunok euskaldunontzat sortzea plataformak eta edukiak». Baina horrekin batera, nabigatzaileak —eta bereziki sakelakoak— euskaraz konfiguratuta izatearen garrantzia aipatu du. «Hori dugu tresnarik eraginkorrena euskaldunak garela adierazteko Interneten. Jendeak ez du arreta jartzen horretan, baina talde handiek—Googlek, Microsoftek...— horren arabera dakite zein den gure hizkuntza, eta horren arabera erabakitzen dute zein hizkuntzatan sortu produktuak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.