1.500 marihuana landare atzeman dituzte ertzainek Irunen eta Lezon

Landaketak aurkitu dituzte bi pabiloitan, eta bi pertsona ikerketapean jarri dituzte, droga trafikoan aritu direlakoan.

Eusko Jaurlarizako Segurtasun Sailak zabaldutako irudia. BERRIA
Eusko Jaurlarizako Segurtasun Sailak zabaldutako irudia. BERRIA
arantxa iraola
2024ko urriaren 12a
12:40
Entzun

Gipuzkoan egindako droga trafikoaren kontrako operazio baten berri eman du gaur Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Irun eta Errenteriako polizia etxeen artean egin dutela azaldu dute, eta horren bidez bi marihuana landaketa aurkitu dituztela: Irungo pabiloi batean zegoen bat, eta Lezoko batean bestea. Orotara, 1.500 marihuana landare aurkitu dituzte landatuta eta lehortzeko fasean, eta 42 kilo ja prest, salmentarako. Bi pertsona jarri dituzte ikerketapean, droga trafikoan aritu direlakoan. Gizonezkoak dira biak; batek 29 urte ditu, eta besteak, 53.

Segurtasun Sailak zabaldu duen informazioaren arabera, lehengo hilean abiarazi zuten ikerketa. Lezoko industria pabiloi batetik marihuana usain handia hedatzen zela jakin ahal izan zuten, eta horregatik hasi zuten ikerketa. Aditzera eman dutenez, Irunen ere beste antzeko pabiloi baten berri bazuten, eta biak zelatatzen hasi ziren. Urriaren 8an lortu zuten bietara sartzea, eta orduan aurkitu zituzten landaketak.

Lezoko pabiloian 861 kilo marihuana aurkitu zituzten; Irungoan, 637. Landaketetan, marihuana landatzeko, idortzeko eta ontziratzeko materiala ere aurkitu zuten poliziek.

 

 

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.