Ezbeharra

15 urteko gazte bat hil da Miarritzen

Gaztea 07:55 inguruan hil da, Viktoria Erreginaren kalean, Miarritzen (Lapurdi). Sorosleak entseatu dira salbatzen, debalde.

2020ko abuztuaren 11
16:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Miarritzeko (Lapurdi) Viktoria Erreginaren kalean dagoen bizitegi batean gertatu da istripua. Lehen oharren arabera, 15 urteko gaztea leiho batetik erori da. Sorosleek kaleko aparkalekuan aurkitu dute, gazteak konortea galdu zuelakoan. Ez dute lortu suspertzea. 07:55 inguruan hil da.

Gaztea bakantzetara etorria zen Miarritzera, familiarekin. Frantziako Poliziak inkesta bat hasi du nola hil den argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.