14 urteko neska baten bila ari dira Donibane Lohizunen

Lanaa Petit Mendesen familiak ez du haren berririk izan atzo kolegiotik atera zenetik.

Frantziako Polizia Angelun, artxiboko irudi batean. ISABELLE MIQUELESTORENA
Frantziako Polizia Angelun, artxiboko irudi batean. ISABELLE MIQUELESTORENA
Ion Orzaiz.
2025eko apirilaren 15a
12:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Frantziako Polizia adingabe baten bila dabil Donibane Lohizunen (Lapurdi): Lanaa Petit Mendes, 14 urtekoa. Xantako kolegioan ikasten du, eta han ikusi zuten azkenekoz. 17:00etan, eskolak bukatuta, oinez atera zen handik, eta ordutik, familiak ez du haren berririk izan.

Poliziaren arabera, zenbait lekukok adierazi dute tren geltokiaren ingurumarietan ikusi zutela. Hortaz, baliteke gazteak Hego Euskal Herrirako edo Espainiarako tren bat hartu izana.

Desagerpenaren nondik norakoak argitu bitartean, gaztearen deskribapena zabaldu du poliziak, hura ikusi dutenek informazioa eman dezaten. Donibane Lohizuneko polizia etxeko telefono zenbakiak ere zabalik dira, testigantzak jasotzeko: 05 59 51 91 93 eta 05 59 51 22 22.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.