Euskal presoak

12.000 euroko bermea ordainduta, aske utziko dute Xabi Aranburu preso ondarroarra

Frantzian zigorra bete ostean, gaur goizean eraman dute Espainiako Auzitegi Nazionalera.

Atzo elkarretaratzea egin zuten Ondarroan. LEA ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
2017ko maiatzaren 4a
15:08
Entzun

Epaiketa 10:30 inguruan hasi da, eta hiru bat ordu iraun du. Bermea ordaindu du dagoeneko familiak.

Xabi Aranburuk apirilaren 17an bete zuen Frantziak ezarritako kartzela zigorra Mont de Marsango espetxean, baina Espainiaren euroagindu batengatik Donostiara ekarri zuten atzo. Arratsaldean Madrilera eraman zuten, eta gaur goizean pasatu dute epailearen aurretik. 2012an atxilotu zuten, Frantzian, eta ordutik hona hainbat espetxetan egon da.

Atzo arratsaldean elkarretaratzea egin zuen Ondarroako Sortuk Alamedan, euroagindua ez aplikatzeko eskatzeko eta Aranbururen askatasuna aldarrikatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.