BILBO.Irtenbidera, etorkizuna askatu izeneko agiria aurkeztu dute, Bilbon, 11/13 sumarioko auzipetuen alde. Manifestuan gogorarazi dute datorren irailean Espainiako Auzitegi Nazionalean 47 lagun epaituko dituztela euskal presoen eskubideen alde jarduteagatik, eta orotara 601 kartzela urte eskatzen dizkietela: «Euskal jendarteak aurrera egin nahi du, eta, etorkizunari behar bezala ekiteko, iraganeko zauriak ixtea eta korapiloak askatzea ezinbestekoa da». Jon Maia Soriak idatzi du agiria.
Sinatzaileen arabera, idatzian ez dira ari soilki epaituak izango diren 47 lagunen alde: «Euskal Herrian bizi garen norbanako, eragile eta erakunde guztiok osatzen dugun euskal jendarte zabal eta anizkunak hartutako bidean aurrera egiten jarraitu dezan ari gara».
Bide batez, irailaren 14an izango den manifestaziora joateko dei egin dute.
11/13 auzikoen aldeko agiria aurkeztu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu