100.2 artikuluaren eta espetxe irteera baimenen aukerak

2019ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Aitzol Gogorza euskal preso eria (EPPK) bigarren graduan zegoela, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileak kartzela araudiko 100.2 artikulua aplikatu zioneta kartzelatik atera zen hilaren 2an, baldintzapean, zigorra etxean betetzeko. Bigarren gradua «modu malguan» ezarri diote. Erregimen berean dauden Langraiz bideko hiru presoei ere 100.2a aplikatu zieten: Rafael Caride etxean da zigorra betetzen, baldintzapean, eta Luis Carrasco eta Ibon Etxezarreta kartzelara lo egitera soilik joaten dira. Gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapatero zela ezarri izan zen araudiko artikulu hori.

Bigarren gradukoek, halaber, badute asteburu edo jaiegunetarako irteera baimenak lortzeko aukera. PSOEren egungo gobernuaren aldian EPPK-ko hiru kidek lortu dute onura hori: Xabier Sagardoik, Alfredo Remirezek eta Ekaitz Ezkerrak. Justuki, hirurak libre dira jada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.