ETA-K ESTORTSIO EGINDAKO ENPRESARIAK
Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroak argitara emandako liburu baten arabera, 10.000 dira ETA erakundeak bere sorreratik estortsio egindako enpresariak. Ikerketaren egileek nabarmendu dute estortsio horiek ezker abertzalearen «konplizitatearekin» egin zirela, eta egindako mina «jendaurrean aitortu» beharko luketela horregatik. Misivas del terror (Terrorearen gutunak) izena du liburuak, eta estortsionatuak ETAren gainontzeko biktimekin parekatzeko eskatzen du.
10.000
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu