BRUSELA. Azken egunetako kasuen gorakadaren ondotik, EB Europako Batzordeak neurri berriak iragarri ditu koronabirusaren hedapenari aitzin egiteko. EBk 100 milioi euro baliatuko ditu antigeno test azkarrak erostera. Test horiek estatu kideen artean banatuko dituzte. Gainera, Europako Batzordeak BEZari buruzko arauak aldatzea proposatu du. Hala, eskatu du txertoek eta COVID-19a atzemateko probek ez dezatela BEZik izan ofizialki pandemiaren amaiera ezarri arte. Orain arteko legealdiarekin, estatuek BEZ murriztua ezar zezaketen txertoetan. 2021eko apirila arte koronabirusaz babesteko materialek BEZik ez izatea ere proposatu du batzordeak. Estatuek onartu beharko dute neurria.
Gainera, Bruselak estatu kideei eskatu die koronabirusari buruzko informazio gardena emateko biztanleei.
Koronabirusa
100 milioi euro jarriko ditu EBk antigeno testetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu