Gure Esku

'Tripontzia' komiki digitala aurkeztu du Gure Esku-k

Ane Labakak eta Nerea Ibarzabalek idatzi dituzte Tripontzia: burujabetzara bidean istorio sorta. Unai Gaztelumendik, berriz, marrazkiak egin ditu. Komiki digitalen sustapenarekin 94.000 euro ere zozketatuko dituzte.

Tripontzia komiki digitalaren egileak, Donostiako Koldo Mitxelenan. GURE ESKU
2019ko irailaren 24a
22:24
Entzun

Zazpi istorioko bilduma osatu dute Txakur Gorria kolektiboko Labakak eta Ibarzabalek. Ipuin guztietan agertzen da hontza, baina atal bakoitzean "erabaki txiki batekin egunerokoan lor daitekeen burujabetza" alor diferenteak landuko dituzte. Labaka, Ibarzabal eta Gaztelumendi ez ezik, Amalur Alvarez Gure Eskuren bozeramailea ere izan da Donostiako Koldo Mitxelenan egin duten aurkezpenean.

"Burujabetzaren norabidea eguneroko erabaki txikietan hartzen dugula irudikatu nahi du lanak; eta, beraz, burujabetzaren bidean aurrera egiteko, pausorik txikiena ere beharrezkoa dela", adierazi du Alvarezek. Hain justu, Erabaki txiki batekin hasten da dena dinamika abiatu du Gure Eskuk.

Urteroko zozketa

Komikia ez ezik, azken urteotan egindako zozketa ere iragarri dute Gure Eskukoek. Aurtengoan komiki digitala eskuratzeko txartelaren atzealdean ipiniko dute zozketan parte hartzeko zenbakia eta seriea. Irabazleak 60.000 euroko saria jasoko du, eta zenbaki bereko gainerako serieek 2.000 euro. Sari txikiagoak ere banatuko dituzte.

Zozketa urtarrilaren 20an izango da, Beasaingo (Gipuzkoa) notariotzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.