Abiadura Handiko Trena

'Euskal Y'-aren Bilboko sarrera egiteko obra Jaurlaritzaren esku utzi du Madrilek

226,5 milioi euroko aurrekontua izan du Espainiako Gobernuak Jaurlaritzaren esku utzitako lanak: proiektua idaztea eta plataforma eraikitzea.

AHTaren aurka Bilbon egindako mobilizazio bat. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
2023ko azaroaren 14a
16:16
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Gobernuko Garraio, Mugikortasun eta Agenda Urbanoko Ministerioak kaleratu duen ohar baten arabera, Eusko Jaurlaritza arduratuko da AHT abiadura handiko trenaren Bilboko sarreraren lanak egiteaz. Trenbide Azpiegituretako Kudeatzaileak (Adif), berriz, gainegituraz, elektrifikatzeaz, eta segurtasun eta komunikazio instalazioak eraikitzeaz arduratuko da, 53,59 milioi euroko aurrekontuarekin.

Jakina denez, AHTa zazpi kilometroko tunel baten bidez sartuko da Bilbon, eta Abanton lur azpiko geltoki batean amaituko du bidaia. Geltoki horri buruz orain arte egindako azterketak Jaurlaritzari emango dizkio Adifek, hark garatu beharko baititu lanak aurrerantzean. Euskal Y-aren Gipuzkoako zatiaren lanak egiteko formula bera hautatu dute, beraz, Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak Bilboko sarbidearen obretarako.

Plataformaren proiektuak EAEko trenbide sare berriaren informazio azterlan hau izango du oinarri: Bilbo-Abandoko Geltoki eta sarbide korridorea. Urtarrilean onartu zuen Garraio Ministerioak plan hori. Adifek eta Eusko Jaurlaritzak aukeratutako launa arduradunek osatuko dute obren jarraipenerako batzordea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.