Donostiako Udalak duela ia aste batzuk abiatu zuen tigre eltxoaren populazioa kontrolatzeko urteroko kanpaina, eta jakinarazi du hirian izurriteak kontrolatzeaz arduratzen den Lokimica enpresak Aedes japonicus eltxo inbaditzailea atzeman duela tigre eltxoarentzat jarritako tranpetan.
Udalak 85 tranpa jarri ditu aurten hiriko hainbat gunetan. 300 mililitro urez betetako poteak dira, eta uretatik irteten den taula txiki bat dute. Tigre eltxo emeek ez dituzte arrautzak uretan erruten —beste espezie ugarik hala egiten dute—, uraren mailatik gora baizik. “Laginak jasota, larbak hauteman dira lagin guneetako batean, Aedes Japonicus eltxo espeziearekin bateragarriak. Larbak laborategira eraman ziren, eta eklosiora arte hazi ziren, eta ondoren teknika estereotiomikroskopikoen bidez identifikatu”, azaldu du Udalak.
(jarraitu irakurtzen, Irutxuloko Hitza-n)