0-3 eskoletako ratioen jaitsiera aldarrikatu dute

Hezitzaileak, protestan. JESUS DIGES / EFE.
2023ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Kalera atera dira Nafarroako haur eskoletako hezitzaileak berriz ere. Iragan ikasturtean greba mugagabea egin zuten, eta 0-3 Plataformak adierazi du «garrantzi handikoak» izan zirela horrekin lortutako hobekuntzak, baina gaineratu du 2022ko irailean sinatutako akordioa ratioei dagokienez ez duela bete Nafarroako Gobernuak. Kalejira egin zuten atzo Iruñean, hori aldarrikatzeko.

«Salatu behar dugu gaur egun 0-3 eskoletako ikasgeletan diren haurrek sufritzen dituzten ratio arriskutsu, gehiegizko eta makurrak», esan zuten protestaren bukaeran. Gaineratu zutenez, Nafarroan indarrean diren ratioen arabera, haur eskoletan haur bat dago 1,75 metro koadroko. «Baldintza duinagoak» eskatu zituzten.

Kalejiran, Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten talde politikoen egoitzen aurretik igaro ziren hezitzaileak, eta idazki bana entregatu zieten. «Gogorarazi nahi diegu sinatutakoa betetzeko erantzukizun politikoa dutela, edo, gutxienez, 0-3 zikloko haurren ongizateaz kezkatzeko ardura».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.