Euskal eskola publikoaren alde, Hezkuntza Lege honi ez! lelopean, manifestazioa eginen dute datorren igandean, hilaren 29an, Donostian. Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio gizarte osoari.
Haien iritziz, lege proiektua «pribatizatzailea» da, eta ez dio konponbiderik eman nahi hezkuntza sistemaren «arazo nagusiari»: «Duala izatearen ondorioz, segregazio sortzaile etengabekoa izatea». Deialdia egiteaz gain, plataformak dekalogo bat ere prestatu du, hezkuntza sistema hobetzeko aldarrikatzen dituzten ezaugarri nagusiekin.
«Euskal eskola publikoaren alde» mobilizatuko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu