50. Erremonte Txapelketa

Urriza eta Zubirik irabazi dute 50. Urteurreneko Txapelketa, ezin hobeto jokatuta

Finalean jaun eta jabe izan dira, Juaneneari eta Endikari 16-35 irabazita.

Zubiri eta Urrizak txapela eskuratu zuten Galarretan. MAIALEN ANDRES
2020ko uztailaren 20a
09:00
Entzun

Urriza eta Zubirik erraz gainditu dituzte Juanenea eta Endika, 16-35, Galarretako 50.Urteurren Txapelketan. Iruñeko eta Goizuetako bikoteak bere mailarik hoberenean jokatu zuten eta aurkariak ezinean aritu ziren. Hala ere, urdinen birtutez aritu ziren ezinean. 

Urriza hasieratik jokoan sartu zen eta tantoak erraz amaitzen zituen. Zubirik Endika eutsi bakarrik ez, gainditu ere egiten zuen. Sakearekin bikain ibili zen eta aukerarik ez zuten eman. 

Partidua berdindua eta oso bizi hasi zen, baina launako berdinketa eta gero 0-8ko partziala egin zuten Urriza eta Zubirik, zortzi tantoko abantaila lortuz. Hortik aurrera abantaila ongi eutsi zuten. Gorriak sahiatu ziren eta lau tantora ere hurbildu ziren, 8-12, baina berrez ere aldea bederatzi tantora zabaldu zuten, 11-20. 

Lehenengo atsedena eta gero jokoa ez zen asko aldatu. Pilota bizi ibili zen eta tanto borrokatuak ikusi ziren, hori bai ia beti urdinen alde erortzen ziren. Urrizaren defentsa ikaragarria izan zen eta erasoan Zubiri eta biak ezin hobeto jardun ziren. 

15-22koa Juaneenak egin zuen eta hortik aurrera bikote bakarra egon zen kantxan. Abantaila 15-26ra zabaldu zuten eta Juanenearen azken tantoa eta gero beste bederatzi tanto jarraian egin eta 16-35 itxi zuten markagailua. Azken tantoetan bakarrik etsi zuten gorriek, azken lau tantoetan, ordura arte urdinen birtuteak nagusitu ziren. Bai atzean eta bai aurrean gehiago izan ziren eta garaipenak ez zuen aitzakiarik izan. 

Dirua parean irten zen, baina partidua ez zen arekatua joan. Markagailua erakusgarri izan zen. Pilotarien zenbakiak ere bai. Urrizak 18 tanto egin zituen, pilota bakarra huts egin gabe. Zubirik zortzi tanto egin zituen piloteoan eta lau sakez. Goizuetarrak bi akats bakarik egin zituen. Gorrietan Juaneneak bederatzi tanto egin zituen eta hutsegite bakarra. Endkak lau tantorekin amaitu zuen, hiru akatsekin piloteoan, sakearekin tanto bat eta falta bat egin zuen. 

Partidu amaieran Juaneneak "ridikulu" hitza erabili zuen eta Zubirik azpimarratu zuen "entxufatuta" sartu zirela bai bera eta Urriza. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.