Berria Txapelketa

Gurrutxagak eta Aiestaran VI.ak erraz gainditu dituzte Zaldua II.a eta Eskudero

6-15 eta 5-15 nagusitu dira B taldeko lehenengo partidan

IMG 20230715 215922 2000 x 1335 pixel
Eskuderok ezin izan du Aiestaran gainditu.
Hernani
2024ko martxoaren 16a
20:40
Entzun

Berria Erremonte Txapelketako bigarren partidan, Gurrutxaga eta Aiestaran VI.a erraz nagusitu dira Zaldua II.a eta Eskuderoren aurka. Azken markagailua 0-2 izan da urdinen alde, 6-15eko eta 5-15eko partzialekin. B multzoko lehenengo partida jokatu dute, Galarretan, eta garaileek lau puntu batu dituzte sailkapenean; galtzaileek, aldiz, puntu negatiboa dute, 16 tantora ez baitira iritsi.

Garaileak jaun eta jabe izan dira hasieratik amaierara arte. Konfiantzarekin eta kolpe biziagoekin, Gurrutxaga eta Aiestaran gorrien gainetik aritu dira norgehiagoka guztian. Aiestaran izan da erremontistarik onena, eta ez du huts bakar bat ere egin. Gurrutxagak ere oso huts gutxi egin ditu, bi guztira partida osoan. Atzean eta aurrean gehiago izan dira urdinak. 

Markagailuak erakutsi du kantxan egon den aldea. Zalduak eta Eskuderok ezin izan dute aurkarien abiadura berdindu, eta hortik egin die ihes partidak. 

Gurrutxagak eta Aiestaranek ezin izan dute modu hobean hasi txapelketa. Pilotakada zoragarriak jo dituzte, eta zaleek asko gozatu dute haien jokoa ikusita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.