Zuzendariaren adin muga handitu ala ez bozkatuko dute NDFko 189 kideek

2019ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
WASHINGTON. Kristalina Georgievak Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari izateko traba bat gainditu du. Izan ere, NDFko buruzagitzak onartu du 189 kideen artean bozkatzea ea onartzen ote duten 65 urtetik gorakoak erakundeko zuzendari hautatzea. Georgieva bulgariarrak abuztuaren 13an gainditu zuen adin hori. Europako Batasunak proposatu du Georgieva; ohituraz, europarrek hautatu dute NDFko burua. Christine Lagarde orain arteko zuzendariak EBZ gidatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.