Zudaire, Bilboko ganberako presidente berri

Jose Ignacio Zudaire. FOKU.
2022ko azaroaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Bilboko eta Gipuzkoako merkataritza ganberek presidente berriak dituzte. Bilbokoan, Jose Ignacio Zudaire Petronorreko kontseilariak izango du kargua hurrengo lau urteetan; Gipuzkoako Bazkundean, berriz, Mauricio Arregi aukeratu dute, Ormak taldeko kontseilaria. Araban ez da egon aldaketarik, eta Gregorio Rojok jarraituko du. Harena zen hautagaitza bakarra.

Zudairek Jose Angel Corres ordezkatuko du, hark erakundeari emaniko ikusgarritasun handiari eusteko helburuarekin. Zudaire oso ezaguna da energiaren sektorean. Besteak beste, Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidentea da egun, eta Industria sailburuorde izan zen. Arregik, berriz, Pedro Esnaola ordezkatuko du. Eraikuntza sektorean eskarmentu handia du, eta ekonomian lizentziaduna da.

Araban, hirugarren agintaldia izan du Rojok. Dagoeneko izendatu du kontseilu berria, eta Arabako enpresa munduan ospe handia duen jendea sartu du. Hor izango dira Emilio Titos —aurki utziko dio Mercedesek Gasteizen duen plantako zuzendaria izateari— eta Pascal Gomez SEA Arabako enpresarien elkarteko presidentea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.