IZENDAPENA. Carlos Abad

ZIUR zentroko zuzendari berria

Erredakzioa
2018ko uztailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gipuzkoako Ziur zibersegurtasun industrialaren zentro berriak badu zuzendaria: Carlos Abad. Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak Ziur patronatuaren lehen batzarrean jakinarazi zuten izendapena, atzo. Abad telekomunikazio ingeniaria da, eta eskarmentu handia dauka zibersegurtasunaren esparruan, besteak beste Ikusi enpresan. Zuzendaria izendatzearekin batera, Ziur zentroko patronatuak urteko plangintza eta aurrekontua onartu ditu. Hala, 400.000 euroko aurrekontua jarriko du Gipuzkoako enpresa industrialetan zibersegurtasuna sustatzeko, betiere Zuatzuko parkean egongo den zentrotik.

Carlos Abad Ikusi enpresako segurtasun soluzioen zuzendaria izan da, baita produktuaren estrategia eta berrikuntza zuzendaria ere. «Ziur koordinatu eta zuzenduko du, enpresa guztientzako erreminta izan dadin», esan du Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko diputatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.