Zigorra Novaltiari, greba eskubidea urratzeagatik

2022ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
BILBO. Europako grebarik luzeena da aspaldi Novaltiako langileena, haietako hamazazpik jada mila egunetik gora baitaramate lanik egin gabe, lan baldintza hobeak eskatzeko. 2019ko uztailaz geroztik, enpresaren aurkako epaiak ere pilatu egin dira, grebarako eskubidea urratzeagatik.

Azken epaiaren berri eman zuen atzo ELAk. Hark informatu duenez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio sindikatuak jarritako salaketa bati. Enpresak hamalau grebalari jarduerarik gabeko lantegi batera lekualdatu ditu, eta, epaiaren arabera, ez dago horretarako arrazoi objektiborik; ebatzi du zuzendaritzak hori egin duela langile horien grebarako eskubidea ez errespetatzeko. Lan Ikuskaritzak ontzat eman zuen langileen aldaketa, eta epaia ez dator bat hark egindako txosten batekin. Joan den otsailean beste zigor bat jaso zuen Novaltiak, grebalarien oporrak ordezkatzeko langileak kontratatu zituelako. Enpresak kontrako bost epai jaso ditu antzeko arrazoiengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.