Zerbitzuek BPGan duten pisua, %60etik gorakoa

2023ko apirilaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Zerbitzuen sektorea etengabe hazten ari da Hego Euskal Herrian, eta, besteak beste, industriaren bizkar hazten ari dela ondorioztatu du Ipar Hegoa Fundazioak Ikusmiran txosten sozioekonomikoaren azken alean. Zerbitzuek %60,19ko pisua dute Hegoaldeko BPGan, 2008an baino bost puntu handiagoa, hain zuzen (%54,89). Tarte horretan, beherakada nabarmenak izan dituzte eraikuntzak —%9,1etik %5era— eta industriak —%25,9tik %23,6ra—.

Industriaren datua ikusita, ez dirudi hainbeste, baina Ipar Hegoak zehaztu du energia enpresen irabazi handiek puztu egin dutela. Horiek horrela, ikertzaileek langileen afiliazio datura jo dute, eta, hor bai, hor aldea nabaria da: 2009az geroztik, %11,3 apaldu da afiliazioa industrian; zerbitzuetan, aldiz, %16,3 handitu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.