Zeraingo gaztagile batzuk atxilotu dituzte langileak esplotatzea leporatuta

Baserrian lan egiten zuten lau langileek adierazi dutenez, ez zuten kontraturik, eta astean zazpi egunez jarduten zuten.

Zeraingo herrigunea, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Zeraingo herrigunea, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Aitor Garmendia Etxeberria.
2024ko ekainaren 11
11:52
Entzun

Espainiako Poliziak Zeraingo (Gipuzkoa) baserri bateko jabeak atxilotu zituen ekainaren 5ean. Gaur eman du berria Espainiako Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak. Ustez langileen eskubideen aurkako delituak gauzatzea leporatzen diete bi atxilotuei. Tolosako epaitegiaren esku daude orain.

Ikerketa maiatzaren 29an hasi zen, Gipuzkoako Lan Ikuskaritzak hala eskatuta. Etxaldera bertaratzean, poliziek lau langile aurkitu zituzten, horietatik hiru egoera irregularrean. Laurak kontraturik gabe zeuden. Ardi latxen zaintzan eta garbiketan egiten zuten lan. Ardi horien esnearekin egiten dute Idiazabal jatorri izendapeneko Aranburu gazta.

Langileek aitortu dutenez, astean zazpi egunez egiten zuten lan, gaixorik zeudenean ere atsedenik hartu gabe. Soldata 300 eta 400 euro artekoa zela ere jakinarazi zuten. Gainera, ez zuten inoiz abereak zaintzeko formakuntzarik jaso.

Lau beharginak zaurgarritasun egoeran zeudela dio Espainiako Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak zabaldutako prentsa oharrak. Ez zutela familia mantentzeko bestelako aukerarik baldintza horiek onartzea baino.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.