ZER LEPORATZEN ZAIE?

2019ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Googlek etekin propiorako erabiltzen du bere bilaketa motorra, printzipioz sarean nabigatzeko doako tresna dena. Gaur egun, bilatzaileak Googlen produktu propioetara edota orrialdearen goiburuan egoteagatik ordaindu duten enpresetara bultzatzen du internauta.

Amazoni leporatzen diote bere salerosketarako online plataforman erosketa egitean bezeroek uzten dizkioten datuak gero produktu propioak sustatzeko erabiltzen dituela. Horrez gain, AmazonBasic izenpean saltzen dituen produktuei kokapen hobea ematen die.

Facebooki zuzenean egozten diote lehiakide posibleen erosketa bidez sare sozialen monopolio bat eratzen duela. 2012an, Instagram erosi zuen, eta, handik bi urtera, Whatsapp, zeinak mila milioi erabiltzaile dituen. Bestalde, Facebooken eta Googleren artean banatzen dira AEBetako publizitate merkatuaren bi heren.

Appleri dagokionez, akusazioak dio AppStore aplikazioentzako bere online dendan lehiakideen produktuei kalte egiten ziela eta app propioak bilatzailean hobeto kokatzen zituela. Ikertzen ari dira, halaber, zein app lehenesten dituen bere iPhoneetan.

Handiegien kontra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.