Zer da bitcoina?

Oroigarri gisa saltzeko gezurrezko bitcoin txanpon bat. MAXIM SHIPENKOV / EFE.
2017ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Gaur egun, dirua inprimatzen duen gobernua bera —banku zentrala— da guk erabiltzen dugun diruaren babesa. Hori da diruarekiko konfiantzaren iturria, bere babesa.

Bitcoinean, berriz, ez dago dirua inprimatzen/sortzen duen banku zentralik. Lehia baldintzetan, kriptografiako lanak egin eta trukean bitcoinak jasotzen dituzten meatzarien bidez sortzen dira bitcoinak. Eta diru gisa erabilgarria izateak eta horren inguruko adostasunak ematen dio babesa.

Diru birtuala Blockchain teknologian oinarritzen da: Blockchain, funtsean, sarean une oro publikoa eta gardena den kontu liburu bat da. Liburu horretan, transakzioei buruzko informazioa jasotzen da. Eta ezabaezina den informazio hori blokeen bidez eratzen da, era banatuan eta sinkronizatuan lan egiten duten milaka nodotan (ordenagailuak). Izaera banatu horrek informazioa babesten du, eta, era berean, sistemaren aldaketa guztiak modu adostuan egitera behartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.