SANTURTZI. Zamakona ontziolak itsaso zabalean salbamenduak egiteko barku bat eta bi atun hozkailuontzi egingo ditu, 130 milioi euroren truke. Hiru eskariak atzerritik jaso ditu. Ontzi berriek datozen bi urte eta erdirako lan karga emango diote. Vigoko (Galizia) ontziolekin lehiatu da hiru kontratu horiengatik. Eskaera horiekin, hamar itsasontziko lan zorroa du Zamakonak. Arrantzaontzi handietan dago espezializatuta. Santurtzin (Bizkaia) du egoitza nagusia. 2006an, Pasaian (Gipuzkoa) Luzuriagak zuena erosi zuen. Eta Las Palmasen (Espainia) ere badu ontziola bat. 1.000 langile inguru ditu taldeak.
Iaz azken urteetako urterik onenetakoa izan zuten Euskal Herriko hiru ontziola nagusiek: Zamakonak, Muruetak (Murueta eta Erandio) eta Balenciagak (Zumaia); bederatzi kontratu sinatu zituzten guztira.
Zamakonak hiru itsasontzi egiteko kontratua lortu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu