Cecilia Antolin. Zaintzailea

«Zaintzaren sektorean benetako kaka zaharra diren kontratuak ditugu»

BERRIA.
Paulo Ostolaza.
2020ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Cecilia Antolin argentinarra da izatez, baina urteak daramatza gutxitu psikikoen zentro batean lanean, Iruñean. Bere sektoreak jasaten duen prekarizazioa da greba egiteko duen arrazoi nagusia: «Sektore feminizatua da zaintzarena, eta, gainera, benetako kaka zaharra diren kontratuak ditugu, guztiz prekarioak. Egun bat edo biko kontratuak, agian astebururen bat... eta, noski, deitzen dizutenean ezin bazara joan, agian ez dizute gehiago deituko».

Greba eta mobilizazioa mordo bat eginda ere, beste batzuek duten oihartzunik ez dutela dio Antolinek: «Gutxitu psikikoen sektorea oso minoritarioa da, eta azkenerako uzten gaituzte beti». Ez dira berriak borroka sindikalean: «LABekin denbora luzez dihardugu lanean, sinadurak bildu ditugu, Nafarroako Parlamentuan izan gara... baina oso gutxi aurreratu dugu. Ez dute ikusten benetan egiten dugun lana, ez gaituzte balioan jartzen».

Antolinek «sobera» ditu greba egiteko arrazoiak, baina ziurrenik lanera joan beharko du urtarrilaren 30ean; %80 eta %90eko gutxiengo zerbitzuak ezarri dizkiete: «Normalean adina lan egitera behartzen gaituzte».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.