Volkswagen Alemaniako auto enpresak aurten ere irabaziak izango ditu; irailera bitartean, behintzat, eta iazko datuekin alderatuz, %28,5ean handitu ditu irabazi garbiak -3.733 milioi euro-.
Joan den hilera arte 4.790.000 auto saldu zituen urte hasieratik, iaz baino %3,9 gehiago. Produkzioak ere gora egin zuen (%7,7): 4.960.000 auto.
Nahiz eta irabaziak izan, krisiari aurre egiteko "neurri gogorrak" hartuko dituela iragarri zuen lehengo astean Volkswagenek; besteak beste, "ezinbestekoak" ez diren inbertsioak ez eginda. Ekoizpena ere jaitsiko du. Iruñeko lantokian, esaterako, 6.750 auto gutxiago egingo ditu aurten. Hala ere, ez duela langilerik kaleratuko esan du enpresak.
EkoNOMIA
Volkswagenek iaztik %28,5ean handitu ditu irabazi garbiak irailera arte
Iruñeko lantokian produkzioa jaitsi egingo du, baina langilerik ez duela kaleratuko esana du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu