Uvesco taldeak, BM eta Super Amara supermerkatuen jabeak, 986 milioi euroko fakturazioa izan zuen iaz, 2021. urteko salmentak %5,3 handituta. Prezioen garestitze orokortuak eragin du batez ere fakturazioa handitzea —elikagaien inflazioa %15,8 izan zen otsailean—, nahiz eta salmenten bolumenak behera egin duen. Hala azaldu zuen atzo Jose Ramon Fernandez de Barrenak, Uvescoren zuzendari nagusiak. Inflazioak kontsumitzaileen ohiturak aldatu dituela esan zuen, baina egoera horri aurre egin diotela gehitu.
Fernandez de Barrenaren arabera, iaz apaldu egin zen kontsumitzaileek supermerkatuekin duten fideltasuna: «Prezioen igoera handi horren ondorioz, kontsumitzaileen portaera aldatzen ari da. Fideltasun txikiagoa dute, eta gehiagotan joaten dira supermerkatuetara, aldi bakoitzean erosketa saskia gutxiago beteta».
«Kontsumitzaileen erosketa saskia merkatzeko» 23 milioi euro inbertitu zituzten iaz deskontu kupoietan eta antzeko promozioetan, eta 2023an %20 gehiago inbertitzea aurreikusten dute. Frantziako supermerkatu kateek hilabete hasieran iragarri zuten produktu merkeagoen sorta bat eskainiko zutela, eta, halako neurriak hartuko dituzten ala ez galdetzean, Fernandez de Barrenak adierazi zuen prezioak merkatzeko aldaketak «balore katearen puntu guztietan» egin behar direla, administrazioaren laguntzaz: «Salmenta prezioak ezin dira askorik merkatu balio katea ahuldu gabe. Kontuz ibili behar da hartzen diren neurriekin; guk promozioan inbertitzen jarraituko dugu».
Uvescok aurre egin dio inflazioak kontsumo ohituretan izandako eraginari
Iaz 986 milioi euro fakturatu zituen, %5,3 gehiago. Esan dute prezioen apaltzeek onargarriak izan behar dutela balio katearen atal guztientzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu