Urtebeteko grebaren ostean, akordioa lortu dute Gipuzkoako errepideetako elektrizitatearen mantentze lanetakoek

Gipuzkoako Foru Aldundiak azpikontratatutako 22 langileek %22ko soldata igoera lortu dute. 2022ko maiatzaren lehenean hasi ziren greba mugagabearekin.

Grebalariak, hitzarmen berria ospatzen. ELA
inaut matauko rada
2023ko apirilaren 28a
11:49
Entzun

Datorren astelehenean, maiatzaren lehenean, urte bat beteko da Gipuzkoako errepideetako elektrizitatearen mantentze lanak egiten dituzten 22 langileak greban hasi zirenetik. Hala ere, ez dira urtebeteko borrokaldira iritsiko, akordio bat lortu baitute Gertek enpresarekin; Bidegik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak azpikontratatutako enpresa bat da, AP-1/AP-8 eta N-636 errepideetako mantentze lanak egiteko. Greba hasi aurretik zituzten soldatak %22 igotzea lortu dute —6.000 euro gehiago urtean—, eta adostu dituzten plus berriek soldata beste %10 handitu dezaketela adierazi du ELA sindikatuak, ohar bidez.

Soldata igoerez gain azpikontratazioari mugak jartzea lortu dutela esan du ELAk; izan ere, Gertek enpresako langileak ITS ABEE aldi baterako enpresa elkartera subrogatuko dira.

Grebalariek hilabeteak daramatzate salatzen aste batzuetan 70 ordu egiten dutela lan, eta batzuetan hamabi orduko guardiak egiten zituztela. Hala ere, sindikatuak ez du adierazi alde horretatik hobekuntzarik egon den ala ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.