Urte amaieran zabalduko dute Mubil elektromugikortasunaren zentroa
DONOSTIA. Gipuzkoan, Tolosa izango da elektrogumikortasunaren erreferentzia, Mubil zentroari esker. Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak azpimarratu du «oso garrantzitsua» dela pandemiaren gordinean lurraldeak «etorkizuneko apustuekin jarraitzea». Mubil urte bukaeran zabalduko dute, eta aldundiaren helburua da Gipuzkoa nazioarteko erreferentzia bat bilakatzea elektromugikortasunean. Alor hori «etorkizuneko ekonomia» eraikitzeko oinarrizkoa izango dela uste du Olanok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu