Urtaro berria

joxerra senar
2010eko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Aterkiak etxean utzi eta eguzkitako betaurrekoak atera. Udaren etorrera eguraldian nabaritu den modu berean igarri da burtsan uda etorri dela. Bere lasaitasunean, urteko beste edozein garaitan baino diru bolumen gutxiago mugitu ohi da udan, baina era berean, ezustekoengatik, urtaro arriskutsua izan ohi da. Atzo, burtsek %1 inguruko igoerekin egin zioten ongietorria urtaro berriari. Hala, Ibex-35a %1 igo zen, eta Eurostoxx-50 %1,14. Larunbatean, Txinak pixkana yuanaren balioa merkatuan malgutasunez salerosten joateko erabakiak poza eragin du inbertsiogileen artean, erabaki horrek esportazio europarrei lagunduko dien itxaropenez. Neurri horrek altzairu ekoizleei mesede egingo dielakoan, Arcelor-Mittalek %5,6 irabazi du, eta Acerinoxek %3,53. Dena den, udako usadioari jarraiki, ohi baino diru bolumen gutxiago salerosi zen atzokoan: 2.500 milioi euro.



Adidas. Munduko futbol kopa negozio handia izan ohi da. Adidas ekoizle alemaniarrak (-%0,05) kalkulatuta zuen mundu osoan aurten futbolarekin erlazionatutako produktuen bidez 1.300 milioi euro fakturatuko zituela, baina nonbait salmentak hobeto doaz eta aurreikuspen hori 1.500 milioi eurora igo du.



Abengoa. Energia azpiegituretan murgilduta dabil. Oraingoan, General Electricekin batera, Mexikon kogenerazio planta bat eraikitzeko kontratua irabazi du. Bi enpresek 180 milioi euroko inbertsioa egingo dute, eta 108 milioi Abengoari (+%2,31) dagozkio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.