Urkulluk jarrera proaktiboa eskatu die enpresariei
Iñigo Urkullu lehendakariak egin zuen agur hitzaldia Cebeken bileran, eta enpresariei «jarrera proaktiboa» izateko eskatu zien, eta ziurtzat jo zuen egungo egoera zaila «gaindituko» dutela. Enpresariei gogoratu zien erakundeak betidanik egon direla haien alboan, eta gauzak txarren bila aritzeko «joera» deitoratu du: «Negatiboa den haren bilaketaren birusa da, errealitate objektiboarekin bat ez etorri arren». Urkulluren hitzek ikusmina sortu dute, Jaurlaritzak ez baitu begi onez hartu Zedarriak enpresari lobbyak eginiko lehiakortasun txostena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu