Urkabeko langileek lan hitzarmen berria adostu dute

2021eko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Urkabe Benetan elikadura enpresako langileek lan hitzarmen berria sinatu dute. LAB sindikatuak hartu du bere gain negoziazioa, haren iritziko ELAk ez zuelako parte hartu, eta akordio berria «prekaritatearen aurkako urrats garrantzitsua» dela nabarmendu du. Akordio berriarekin, aldi baterako lan erregulazioen erabilera mugatu dute, KPItik gorako soldata igoerak adostu dituzte hurrengo lau urteetarako, eta kategoriaz igoko dituzte mailarik apalenean dauden langileak. LABen ustez, langileek eginiko lau orduko «lanuzte arrakastatsuen» ondorio da akordioa.

Lan gatazka bat konpondu bada ere, beste asko indarrean dira oraindik. Esaterako, atzo bukatu zen Bizkaiko autoeskoletako irakasleek eginiko astebeteko greba. Azken hilabeteetan, 24 egun egin dituzte greban. Langileen ordezkariek salatu dute APAVI patronalak ez duela egin inolako ahaleginik akordio bat lortzeko.

Garbitzaile asko ere greban daude: Guggenheim museokoak, Deustuko Unibertsitatekoak, IMQ kliniketakoak... Azken horiek salatu dute greba eskubidea urratu zaiela, ordezkatuko dituzten langileak trebatzen hasi delako IMQ. Industrian ere ez da gatazkarik falta: besteak beste, Otis Zardoyako, Galletas Artiacheko eta Altan Bernedoko langileak ere lanuzteak egiten ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.