Ulma osasun sektorean sartu da

Ulma Medical Technologiesek diagnostikorako eta analisirako soluzioak eskaintzen ditu, adimen artifizialean oinarrituta.

ULMA
Ulma Medical Technologiesen aurkezpena. ULMA
Irune Lasa.
2023ko azaroaren 18a
16:10
Entzun

Osasunaren alorrean ere. Ulma taldeak jada bederatzi negozio oso desberdinetan egin du bere jarduna, hasi berotegiak, orga jasotzaileak, bridak egitetik, ontziratzeko eta enbalatzeko ekipoak edota eraikuntzarako sistema aurrefabrikatuak ekoizteraino. Eta orain Oñatiko kooperatiba taldea osasunaren alorrean ere sartuko da.

Kooperatiba berria ostiral gauean aurkeztu zuten Bilbon, Guggenheim museoan egindako ekitaldian. Josetxo de Frutos CEOaren arabera, Ulma Medical Technologiesen sorrera, «lankidetza publiko pribatu baten emaitza» izan da. «Sektoreko lehen mailako profesional eta eragile ospetsu talde bat biltzeko gai izan gara, gure aholku batzorde medikoan, baita esparru publiko eta pribatuko erakunde entzutetsuak ere, estatuan eta nazioartean».

Ulma Medical Technologiesek diagnostikorako eta analisirako soluzioak eskainiko ditu. Enpresa teknologikoa da eta bide berritzaileak urratu nahi ditu. Xede horrekin, ingeniaritza, ingenieritza biomedikoan, matematikan eta informatikan prestakuntza duten kualifikazio handiko profesionalak ditu, zeinak adimen artifizialaren garapen esponentziala baliatzen duten softwareak garatzeko.

Ulma taldearen alor berriak dagoeneko garatu du soluzio bat erretinopatia diabetikoaren baheketarako diagnostikoak eta analisiak egiteko. Haren helburua gaitzaren detekzio goiztiarra da, itsutasun-kasuak prebenitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.