2022an UGT sindikatuak lortu du ordezkari gehien Nafarroan: 1.606. Ordezkari sindikalen %24,83 lortu dituzte; bigarren sindikatu nagusiak, CCOOk, baino 58 gehiago. CCOOk ordezkarien %23,93 ditu. Bi sindikatu horien baturak behera egin du 2010etik: urte horretan, %55,59 biltzen zituzten, eta orain, ez dira %49ra iristen.
ELAk %23ren langa gainditu du lehenbizikoz, eta UGTk baino 112 ordezkari gutxiago ditu: 1.548. LABek, bestalde, ordezkarien %17,16 ditu, 1.110. Sindikatu handietatik, ELA eta UGT izan dira ordezkaritza handitu dutenak, 0,25 puntu portzentual gehiago bakoitzak. LABek 0,13 puntuko jaitsiera izan du, eta CCOOk, berriz, 0,23 puntukoa. Zenbaki absolutuetan, UGTk 27 ordezkari gehiago ditu, eta ELAk 26; CCOOk lau gutxiago, eta LABek bat gutxiago. ELAk nabarmendu du eskualde guztietan ordezkarien %20 gainditzen dituen sindikatu bakarra dela.