Txinak «konpainia ez-fidagarrien» zerrenda beltz bat prestatuko du

Jon Fernandez.
2019ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Pekinek bi aste behar izan ditu erantzuteko Washingtonek Huawei erraldoi teknologiko txinatarra merkataritza harremanetarako zerrenda beltzean sartu zuenetik eta betoa iragarri zuenetik: Txinako Gobernuak ere zerrenda beltz bat egingo du herrialdeko konpainien «eskubide eta interes zilegiei kalte handia egiten dieten enpresa ez-fidagarriak» identifikatzeko. Oraingoz, ez du zehaztu zer gertatuko zaien zerrendan agertuko diren konpainiei, baina laster jakinaraziko ditu neurri zehatzak.

Zerrendan, atzerriko enpresez gain, erakundeak eta pertsonak ere sartuko ditu gobernuak, Gao Feng Merkataritza Ministerioko bozeramaileak azaldu duenez. «Merkatuaren arauak betetzen ez dituztenak jarriko ditugu zerrendan, kontratuetako espiritutik aldentzen direnak, eta Txinako enpresak blokeatzen edo konfiskatzen dituztenak helburu komertzialik gabe». Pekinek «protekzionismoaren kontrako zerrenda» gisa bataiatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.