Txina, finantzatzaile berria

Txinaren diruarekin finantzatutako trenbidea, Nairobiko parke nazionaletik igarotzen. DANIEL IRUNGU / EFE.
2022ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Munduko Bankuaren arabera, Txinaren esku dago herrialde pobreenek duten zorraren %40. Oraintsu arte, Txinak ez du parte hartu nahi izan berregituraketa saioetan, baina jokaera hori aldatzen hasi da Zambiarekin. Aldi berean, abuztuan, Pekinek esan zuen Afrikako hamazazpi estaturi zorra barkatuko ziela. Iragarpen horrek, ordea, tranpa ere badu: garapenerako ematen dituen laguntzetan eskuzabal jokatu du, baina hori zati txiki bat baizik ez da. Mailegu gehien bere bankuen bitartez egiten du Txinak, eta horietan ez da barkamenik izan. Zorra barkatzea bainoago, ordainketa epeak zabaltzek estrategia izan da.

Txinarekin zorra hartu zutenetako bat Kenya da, Nairobi hiriburua eta Monbasako portua lotzen dituen trenbidea eraikitzeko. Kenyak 1963an independentzia lortu zuenetik eraikitako azpiegiturarik handiena da, eta 2017an ireki zuten. Zetaren Bide Berria programaren barruan, Exim Bank of Chinak finantzatu zuen kostuaren %90, 5.000 milioi dolar inguru. Hainbat urtez txinatarrek kudeatu ondoren, orain Kenyako trenbide enpresa publikoaren esku dago trena, baina Kipchumba Murkomen Garraio ministroak azaldu du txartelekin lortzen duten diruarekin ezin dutela mailegua ordaindu: «Ezta 50 urtean ere ezingo genuke. Mailegua ekonomia itotzen ari da». Murkomenek eskatu dio Txinari 20 urtetik 50era luza dezala mailegua itzultzeko epea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.