Txertaketa onartu aurretik kontuan izan beharrekoak

2022ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Txertoa onartu bitartean, Europako herrialdeek eztabaidatzeko izango dituzte oraindik txertaketa estrategia eta aurrerantzean aplikatu beharreko legedia. Neurri garestia da, batez ere «bereizketarik gabe» herrialde bakoitzaren lurralde osoan aplikatzen bada, Neikerreko Marta Barral ikerlariaren arabera. Aztertu behar datxertoa jartzeak non izango lukeen benetako efikazia; esate baterako, «arazo hori luzaz» duten lekuetan.

Kostuak eta etekinak dira kontuan izan beharreko beste faktore bat, Barralen ustez: «Neurri garestiegia izan daiteke, edo ahalegin handia eskatzen duena». Hala, agerraldirik izan ez den lekuetan «ez du merezi» esfortzu hori guztia egiteak; bai, ordea, gripeak eragina etengabe duenetan.

Dena dela, eskorta bateko txertaketak nolakoa beharko lukeen azaldu du: ezinbestekoa da hegazti guztiak ziztatzea haztegian sartu bezain laster. «Pauta bat dago: ez da ziztada bakarra. Birusa hedatzen hasi aurretik, jada babesturik egon behar dute, gaitza eskortara heltzen bada gai izan daitezen hari aurre egiteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.